Ekaineko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Irakurketa arin, barneragarri bezain hunkigarria duen eleberria aurkituko duzu, María Dueñasek idatzitako “Las hijas del Capitán” izenekoa. Hiru emakume espainiarren historia kontatzen digu, ozeanoa zeharkatu zutenak ezinbestean eta New Yorken kokatu zirenak euren bidea aurkitzeko. Maixa Zugastiren “Ahotsak eta itzalak” izeneko lanean, berriz, erbestea, krudeltasuna eta heriotza jasan behar dituen bizitza aurkituko dugu, baina, era berean, maitasuna ere baduena.