Ekoizpen digitala guztiontzat
Erakusketa KOLDO MITXELENA Kulturuneko sarreran. Urriak 18, 16:00etik 20:00etara.
Ekoizpen digitala, eta bereziki koste baxuko inpresio digitala produktuen sorkuntza eta banaketarako modelo berri bilakatu da. Hiru dimentsiotako modelo bat plastikoan eta kapaz kapa inprimatzean datza. Teknologia honek ingurune informatiko batean objektuak sortu eta merke eta denbora gutxian geure estudio, tailer, garaje edo etxean lortzeko aukera ematen digu.
Azken urteetan teknologia honek ia edozer gauza sortzeko aukera eskaini du: loreontzientzat oinarriak, espazioko janaria, betaurrekoen armazoiak, suzko armak… Hain urrun joan gabe, aurkezpen txiki honetan diseinuaren alor ezberdinetan eta eguneroko objektuen sorkuntzan ekoizpen digitala nola erabiltzen den ikusiko dugu.
Erakusketan eguneroko objektu ezberdinak ikusi ahali izango dira: aulkiak, lanparak, brotxeak, etxeko hornidura, dekorazioa… Gainera hiru dimentsiotan inprimatzearen prozesu osoa erakutsiko da.
Ekoizpen digitaleko erakusketa hau Arquimañak antolatu du KOLDO MITXELENA Kulturunearen laguntzarekin. Arquimaña arkitektura, diseinu eta ekoizpen digitaleko estudio bat da. Artisautza digitalaren kontzeptupean egiten dute lan. Alor honetako tailer ezberdinetan parte hartu dute parte-hartzaile gisa (Arteleku, ETASS) eta hizlari gisa (Bilbao Make Faire, Tabakalera, etab.).