Ekonomia Sozialari buruzko online topaketa eta kultur kudeaketari buruzko formakuntza
Aste honetan bi deialdi interesgarri partekatu nahi ditugu: Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko online topaketa bat eta "Lur Azpiko" formakuntza, proiektu kultural autogestionatuetarako.
Mugarik Gabeko Ekonomilariek, ekonomia sozial eta solidarioaren bidez ekintzailetza sustatzea helburu dutenek, proposamen berri batekin hasiko dute 2021. urtea: Ekonomia Sozial eta Solidarioa ezagutzeko online topaketa, urtarrilaren 28an, 17:30etatik 19:00etara. Topaketan, partekatutako ikaskuntzarako espazio bat sortuko da, eta hurrengo hilabeteetarako taldeko prestakuntza-ibilbidea modu kolektiboan definituko da, parte hartzen duten ekintzaileen beharren, kezken eta interesen arabera.
Elkarteak topaketa horrela aurkezten du: "Dagoeneko zure enpresa propioa baduzu eta jasangarritasunerantz joatea interesatzen bazaizu, negozio-ideia bat baduzu eta ideia hori abiarazi nahi baduzu pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita, edo, besterik gabe, ekintzailetza sozialaren esparrua interesatzen bazaizu eta zure interes berberekin beste pertsona batzuekin ingurune lasai eta dinamiko batean trebatu, esperientziak partekatu eta lankidetzak sortu nahi badituzu, topaketa hau zuretzat da."
Topaketa doakoa da eta gaztelaniaz emango da Zoom bitartez. Izena-emateko formularioa esteka honetan dago.
Beste aldetik, Bitamine Faktoria-k Lur Azpiko formakuntza eskainiko du: autogestionatutako proiektuetara egokitutako formakuntza. Topaketa, 2021eko martxoaren 15 eta 18a bitartean garatuko da eta bere helburuak hauek dira: alde batetik, ohiko formakuntzei prestakuntza osagarria eskaintzea, enpresa kulturalaren ohiko ereduan sartzen ez diren proiektu autogestionatuetara bideratuta, hau da, beste errealitate, erronka eta zailtasun batzuei aurre egin behar dieten egitasmoetara; bestetik, kudeaketa-, komunikazio- eta diseinu-tresnak eskaintzea, proiektuak aberasteko eta beste kultura- eta arte-egitura batzuen hazkunde-aukerak areagotzeko, bai eta kultura- eta sormen-arloan interesa duten pertsonen prestakuntza bultzatzeko ere.
Egitarauaren zehaztasun guztiak eta izena emateko baldintzak hemen daude.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27