Hotsaren espazioa. Begiradaren denbora / The Space of the Sound. The Time of the Gaze
1999/7/29 - 1999/9/25
Komisarioa: José Iges
Artistak: Robert Adrian, Laurie Anderson, Philip Corner, Esther Ferrer, Joe Jones, Rolf Julius, Christina Kubisch, Lugán, Max Neuhaus, José Antonio Orts, Peter Vogel, Wolf Vostell, Qin Yufen
Testuak: José Iges, Guy Schraenen, Robert Adrian, Laurie Anderson, Philip Corner, Esther Ferrer, Joe Jones, Rolf Julius, Christina Kubisch, Lugan, Max Neuhaus, Jose Antonio Orts, Peter Vogel, Wolf Vostell, Qin Yufen
Muntaia: Arteka SL
Prentsa oharra:
Entzun eta ikusteko eskultura eta instalazioen erakusketaHotsaren espazioa / Begiradaren denbora Koldo Mitxelena Kulturuneak ekoiztu duen erakusketa berri bat dugu, hotsa material plastiko eta artistiko gisa erabiltzeko asmoz hamahiru artistak sortutako lanak biltzen dituena.
Robert Adrian, Laurie Anderson, Philip Corner, Esther Ferrer, Joe Jones, Rolf Julius, Christina Kubisch, Lugan, Max Neuhaus, José Antonio Orts, Peter Vogel, Wolf Vostell eta Qin Yufen artisten lanen agerkari honek ohiko arte diziplinen arteko mugen haustura erakusten du, eta hainbat euskarri eta adierazpide erabiliz egindako obrak proposatzen ditu. Entzun eta ikusteko eskultura eta instalazioak dira; alor berriak ikertzen dituzte; hotsaren eta plastika lanaren mugak urratzen dituzte; eta, batzuek, ikuslearen parte hartzea behar dute beren funtsa ager dadin, hau da, azken batean, obra entzun dadin.
Bitarteetako artea edo intermedia artea
Abangoardietan dago erakusgai ditugun lanen abiapuntua, eta bitarteetako arteak -intermedia arteak- ematen dio zilegitasuna Koldo Mitxelenaren ekoizpen honetarako José Igesek hautatu dituen lan horien izaera hibridoari.
Bitarteetako artea Higginsek 1960ko hamarkadan sortutako terminoa da artegintzaren jardun eremu berri bat deskribatzeko, hain zuzen, adierazpide desberdinen arteko bitarteek osatzen duten eremua. Ideia horren abiapuntua artegintzaren forma konbentzionalen nahaste-desegitea da -mendearekin batera hasitako fenomeno bat-, eta garrantzi berezia du entzuteko eskulturan eta ikus-entzuteko instalazioan.
Baina bide luzea egin da mende hasieran artista futurista eta dadaistek sortutako lehen obra soinudunetatik gaurko artelanetaraino, erabilitako adierazpide, teknika eta materialei dagokienez. Eremu hauetan lanak sortzen dituzten artisten artean, batzuk musikatik datoz eta beste batzuk plastikatik, baina denen lanetan ageri da hotsa ikusteko material gisa, beste ikusteko material batzuen artean. Soinuaren erabilera plastikoa 1950-60 inguruko urteetatik aurrera garatu da, batez ere. Bereziki aipatu behar dira John Cage musikagilea eta Fluxus taldekoen performance-ak, besteak beste. Lan horiek erabakigarriak izan dira gai honetan eta berei esker erakustokien parte dira musika, hots-soinu-zaratak, eta isiluneak, kategoriaz eta iturburuz bestelakoak diren beste objektuekin batera.
Ikuslea protagonista
Hotsaren espazioa / Begiradaren denbora erakusketaren komisario José Igesek dioenez, erakusketa honetan, “Hotsaren espazioak, antolatutako hotsa abiapuntu harturik, bere horretan izaten jarrai dezaten espazio bat behar duten artelanak ditu gogoan. Lan hauen berezitasunaren gaineko bigarren hausnarketa osagarri batean, Begiradaren denborak denboraren dimentsioa ere lan horien baitan bildurik dagoela gogorarazten digu, ikusmenezko osagaiak dauden bezala”.
Erakusketak hiru atal ongi bereiziak ditu: lehenak xede dokumentala du eta CDak, idatziak eta katalogoak daude bertan; bigarrenean, entzuteko eskulturak daude (Esther Ferrer, Lugan, Joe Jones, Philip Corner y Laurie Anderson); eta hirugarrenean, zabalenean, entzuteko instalazioak (Rolf Julius, José Antonio Orts, Qin Yufen, Robert Adrian, Peter Vogel, Christina Kubisch y Wolf Vostell). Horiez gain, entzuteko instalazioen lau marrazki daude, Max Neuhausek, terminoaren sortzaileak, eginak.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04