Kalakan emanaldia Iparraldea Bertanen
Martxoaren 16an, Kalakan emanaldia eskeiniko digute, Thierry Biscary, Pascal Indo eta Jamixel Bereauk.
Joxean Artzeren olerki horrek KALAKAN taldearen unibertsoaren ateak irekitzen ditu Tradizioaren haurrak baldin badira, Thierry, Paxkal eta Jamixel nortasun ezberdinekin josiak dira. Hiruek beren euskal nortasuna adierazten baldin badute, rocka, telebista, gaurko Euskal Herria eta biharko munduaren haurrak dira ere bai.
KALAKAN taldeko kideek funtsezko hautuak egin dituzte : perkusionea eta ahotsa erritmoa eta melodia. Bestearengana, etorkizunarengana eta azkenik berengana joateko abiapunduak dituzte.