'El mundillo literario' komikia

El mundillo literario
Posy Simmonds
Salamandra, 2022
‘El Mundillo Literario’ albumak, Possy Simmondsek 2002 eta 2005 urte bitartean ‘The Guardian’ egunkarian argitaratutako lanak biltzen ditu. Egileak, bere berezko behaketa dohainarekin, literaturaren munduan eta idazketan jarduten duten pertsona edo egileek jasaten dituzten gorabeherak kontatzen dizkigu.
‘El Mundillo Literario’-ren narrazioak ez digu istorio jarrai bat kontatzen, baina binetak bateratzen dituen hari narratibo batez baliatzen da jarraikortasuna lortzeko. Bineta hauetan eszena eta pertsonaia dibertigarriak aurkitzen ditugu, pertsonaia batzuk istorio ezberdinetan errepikatzen dira duten karismagatik pisuzko garrantzia hartzen dutelako, eta lehen aipatu dugun jarraikortasuna ematen ere lagungarriak direlako. Hau gertatzen da Derek medikua eta Tozer erizainarekin, idazleen ohiko arazoak beren gain hartzen dituzten pertsonaiak dira honakoak, sormen blokeotik hasi eta plagioei aurre egiteko moduak aztertzeraino.

Posy Simmondsen ibilbidea luzea da eta sarituak izan diren hainbat lan argitaratu ditu. Bere lana, batez ere, haurrentzako ipuinen ilustrazio eta egunkari britainiarrekin egindako kolaborazioetan oinarritzen da. Nahiz eta duela urte batzuk autore nahiko ezezaguna izan, bere izena ezagunagoa bihurtu zen, bere bi lan pantaila handira eraman zituztenean: ‘Tamara Drewe’ (2010) eta ‘Gemma Bovery’ (2014).
