Gure mundua : Philippe Ramette eta Oliver Boberg

2005/3/3 - 2005/4/30
Komisarioa: Ramón Esparza
Artistak: Philippe Rammette, Oliver Boberg
Testuak: Ramón Esparza
Muntaia:
Prentsa oharra:
Ramon Esparza erakusketako komisarioaren azalpena: “Hedabideen nonahikotasunak eragin du, besteak beste, errealitatearen eta fikzioaren arteko banalerroa pixkana-pixkana ezabatzea. Hedabideen etengabeko ezohiko gauzen bilaketa eta reality shows deitutakoak ugaritzea edo zinearen gero eta efektu berezi perfektuagoak, errealitatearen eta fantasiaren munduen arteko banalerro lausoaren ezabatze prozesuaren adierazgarri batzuk baino ez dira.
Hausnarketa sakonagoa eginez pentsatu beharko genuke zein den errealitate deitzen dugun horren benetako izaera. Bereiztu behar dira batetik, “benetakoa”, gutarik aparte existitzen dena, eta bestetik, “errealitatea”, benetakoari buruz eraiki dugun diskurtsoa. Diskurtso hori, gizakiak sortutakoa denez, kultura eta historiaren eraginez determinatuta dago.
Hori da, hitz gutxitan, Gure Mundua, hain zuzen ere Philippe Ramette (frantziarra) eta Oliver Boberg (alemaniarra) argazkilarien lana batera aurkezten duen erakusketaren izenburu gisa aukeratu den esapidea. Biek zeregin bikoitza dute, batetik, errealitatearen eraikuntzari buruzko diskurtsoak kritikatzea eta, bestetik, zalantzan jartzea fikzioa eta errealitatea bereizteko dugun gaitasuna eta bi kontzeptu horien kultur izaera, azken batean, ez baitira absolutu gisa ulertu behar, kultur eraikuntzak bezala baizik”.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17