IRUDI LAUSOTUA. Trabestismoa eta identitatea artean
1997/6/12 - 1997/9/6
Komisarioa: Jose Miguel García Cortés
Artistak: Claude Cahun, Humberto Rivas, Pierre Molinier, Pierre et Gilles, Man Ray, Joel Peter Witkin, Urs Lüthi, Zoe Leonard, Juan Hidalgo, Cindy Sherman, Michel Journiac, Catherine Opie, Lisette Model, Andy Warhol, Jurgen Klauke, Nan Goldin
Testuak: Jose Miguel García Cortés
Muntaia:
Prentsa oharra:
IRUDI LAUSOTUA.
Trabestismoa eta identitatea artean izeneko erakusketak, giza identitatea eta identitatearen beraren anbiguotasuna arakatzen dituzten 19 artisten lanak jasotzen ditu. Hogeiko hamarkadatik gaurkainoko argazkiez osatutako erakusketa hau, gizareak taxututako balore eta arauen salaketa da, legeen kontrako testigantza, sexu askatasunaren eta kultura majinalaren aldarrikapena.
Gizon eta emakume ideia ezarria, maskulinotasuna eta femeninotasunarena, atxikirik dituen eginkizunak bezala, aldatu egiten da zibilizazioen arabera; jatorri konplexuko kontzeptzio mugikor eta gora-beheratsu honek sozial eta subjektibo dirudi aldi berean.
Jokabide ereduak nolakoa izan behar duen eta zein mugen barne ibili behar duen zehazten dute kulturek, sexu jokabidearen kontuetan batez ere. Egiten ditugun keinu eta mugimenduak, bizitzeko manerak eta jazteko erak, komunikazioa ahalbideratu eta gure identitatea mugarritu eta definitzen duten kanpoko zeinuak dira. Kode horiek direla eta, etiketak jartzen ditugu, sailkatu eta kategoriak ezartzen ditugu. Trabestismoak, berriz, sustraia kentzen die arauei eta anbiguotasuna bultzatzen du. Jose Miguel Gl. Cortesek honela dio katalogoko testuan: Gizarte rolei men egiteak zera baitakar, ezarritako hierarkian dugun kokagunearen onarpena, eta arau horiek hausteak gizarte-bazterketa latza ere erakar dezake.
Ekibokoa, zehazgabea, anbiguoa, femeninoa, maskulinoa, androginoa, miseriotsua, zalantzazkoa, makurra, artifiziala, zentsuratua, debekatua, gaizki ikusia... horra hor mostra honetako lanak ikusita burura etorriko zaizkigun pentsamendu batzuk Errebeldiaren eta probokazio sozialaren sinbolo gisa ernaltzen diren pentsamenduak dira, gizarteak onartu ohi ez dituen kultur portaerek sortutakoak.
Era askotakoak dira gai horiek arakatzeko moduak, artista bakoitzak bere irtenbideak proposatzen baititu. Bakoitza zer joerakoa den kontuan hartuta, bi talde egin ditzakegu:- beren lanetako eszenografietan protagonismo zuzena hartzen dutenak. Agerian jartzen dituzte beren bizitza eta esperientzia pertsonalak, eta zenbaitetan baita beren jarrera barnekoenak ere. Joera horretakoak ditugu Claude Cahun, Pierre Molinier, Jürgen Klauke, Urs Lüthi, Andy Warhol, Juan Hidalgo, MIchel Journiac, Cindy Sherman eta Robert Gober.
- partaidetza hotzagoa aukeratzen dutenak, kameraren atzean egotera mugatzen baitira, beste batzuei argazkiak ateratzeko eta, horrela, mundu ikuskera desberdinen testigantza uzteko. Atal honetakoak ditugu Man Ray, August Sander, Lisette Model, Joël-Peter Witkin, Nan Goldin, Catherine Opie, Humberto Rivas, Zoe Leonard eta Pierre Gilles.
Artistak bi taldetan banatu ditugun arren, kontuan hartu behar da ez direla kategoria itxiak edo trukaezinak, eta artista hauen lanetan beste harreman eta lotura batzuk ere antzeman daitezkeela, esate baterako, fetitxismoari ematen dioten garrantzia, teatralizatzeko eta eszenografia fintzeko duten joera, baita arazo konkretuak azaltzeko ere, eta gizarteko sektore baztertuenganako agertzen duten interesa. Alderdi horiek guztiak zehatz-mehatz aztertzen dira katalogoko testuan.
Gizarteko arazo gordinenen testigantza emateko borondatea da artista hauek dute alderdi komuna, aldarrikatzen dutelarik desberdin izateko eskubidea eta gehiengoak ezarritako arauen kontrako jokaerak eta jarrerak izateko askatasuna.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04