'El último Atlas' komikia
El último Atlas
1. liburukia
Ponent Mon, 2022
Gidoia: Fabien Vehlmann, Gwen de Bonneval
Marrazkia: Hervé Tanquerelle, Fred Blanchard
Kolorea: Laurence Croix
Frantsesez 3 aletan argitaratutako komiki honen lehen zatia eraman du gaztelerara Ponent Mon argitaletxeak. Komikia gazteleraz segitzen hasi direnak, irrikitan egon behar dute, falta diren beste bi aleak eskuratzeko...
Izan ere, honako hau maisu lana dugu. Berdin gidoiaren nahiz arlo grafikotik hartuta. Agian Blanchar eta Tanquerelle ezagunagoak ditugu EH penintsularrean, baina bizitza profesional oparo eta ona izateaz gain, boskote honen une profesional oparo zein goxoenean gaudela esateko moduan gaude.
Horri esker, gidoiak, eszenatokiak, marrazketak zein koloreak bat egin dute istorio sendo bat kontatze aldera.
Komikiaren tituluak toki zehatz batera eramaten gaitu, ez eta atlas batera, Atlas mendikatera baizik. Aljeria baita istorioaren muinetako bat. Alabaina, tokia ez ezik, Atlas gailu bat da; edo zen; edo liteke... Hau ukronia bat baita. Eta ukronia izan arren, kolonia eta metropoliaren arteko harremana oso erreala da. Beraz, Frantziari zein Europari buruzko kontakizuna ere bada, gure gizartearen kontakizuna alegia. Ez soilik kolonialismoak sortu meditarreneartasun korapilatsuagatik, bai eta krisi klimatikoagatik ere.
Halere, honek ez du esan nahi diskurtso moralista baten aurren gaudenik; ukronia honek errealitatea kontatzen badu ere, komikiak abentura sendo, gogor, interesgarri eta intentsoa ere kontatzen du, pertsonaia sendo, gogor, interesgarri eta intentsoen bidez, balizkotasuna guztiz erreala bihurtuz. Azken batean, abiapuntuan tokiz kanpo dagoen txori multzo aztoragarria eta gizartetik kanpo dagoen gaizkile talde aztoragarria batzen dira komikian. Hori gutxi ez eta Atlas motako errobota ere gehitu behar zaio istorioari.
Labur: hasi serie hau irakurtzen!