Elena Asins

Elena Asins. Topaketa berankorrak
Ekainaren 21etik Irailaren 22ra
Elena Asins 1940an jaio zen Madrilen eta 1997az geroztik Azpirozen bizi da.
Espainia mailan aitzindaria da informatikaren bidezko arte kontzeptualean, eta ikertzen jarraitzen du algoritmoetan oinarritutako ekarpenak eginez. Artistaren ibilbideko lan ildorik garrantzitsuena lengoaia plastikoaren ikerketa eta azterketa da, sistema eta prozesu den heinean; eta gaurdaino horrekin jarraitu du.
Erakusketak artistaren lana aztertuko du, nagusiki bere bideo lanen bitartez eta musikarekin duen harremanaren bitartez. Elena Asinsek lantzen duen esparrua orain arte aztertu gabeko esparrua da eta oso gutxitan erakutsi da, beraz, artistak bitarteko honetan egiten duen lehen erakusketa izango da.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17