Elena Asins, bere ahotsan
|
Ostegun honetan, uztailak 12, 19:30etan Elena Asinsek hitzaldi bat eskainiko du Topaketa berankorrak erakusketaren inguruan. Menhires du izena hitzaldiak eta Teresa del Valle eta Josu Reparazek era parte hartuko dute. Azpimarratu nahi nuke batez ere MENHIRRAK lanak duen garrantzia ez dela begiradari erakusten zaiona, eskaintzen dizkigun elkartze natural, erlijiotsu, mitiko, kultuak baizik. Espazio fisikoan duen kokaera lanaren parte bat da, hura irakurtzeko beharrezko denbora da Hitzaldiaren ostean solasaldi bat egingo da, artistak publikoaren interpretazioa ezagatu nahi baitu, hori dela obra “bizirik” mantentzen duena. “Topaketa berankorrak” Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretorako prestatutako proiektu espezifikoa da. Azken urteetan sortutako obra hauek menhirraren inguruan diardute, Asinsen sorkutzaren oinarrizko elementua, eta ikuspuntu estetikotik haratago esanahiak ematen dizkiona. Guztiak “diskurtso itxuraz lineal batean oinarritzen dira, baina diskurtsoak zirkunferentzia bat eratzen du bere egia funtsezkoenean, eta lanak biratu egiten dira haren barruan, eta elkar zeharkatzen dute. Benetako ekintza honako gako honetan datza: haren osagaiak amaieratik hasierara eta hasieratik amaierara doaz, sortu ziren puntu berean hiltzera” |
{jcomments on}