Elena Asins-en erakusketa astebetez luzatuko da
Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan ikusgai dagoen Topaketa berankorrak erakusketa irailaren 29ra arte luzatuko da.
Iaz, Madrilgo Reina Sofia Museoak atzera begirako erakusketa eskaini ostean Koldo Mitxelena Kulturuneak Elena Asinsen (Madril, 1940) lan berrienetan oinarritzen den erakusketa aurkezten du.
2011 urtean Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen artistak proiektu espezifikoa prestatu du Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretorako. Azken urteetan egindako obra multzo hau menhirraren figuraren inguruan sortutakoa da. Elementu hau oinarrizkoa da Asisen sorkuntzan eta estetikatik haratago doazen esanahiak ematen dizkio. Erakusketak ideia bakarrari erantzuten dio, kuboetan egindako ebaketari.
Erakustaretoaren erdigunea 40 menhirrek osatutako ilara batek zeharkatzen du. Den-denek ebaketa bat dute aurpegi batean. Asinsen hitzetan, “ebaketa hori balizko laukitze bati dagokio, zeinean hutsuneranzko irtengune bat gertatzen baita, gainazal baten lau zati eta haren gaineko gainazalaren erdi bat hartzen dituena”.
Erakusketa osatzen duten obra guztiek, serigrafiek, marrazkiek, “zulo beltza” instalazioak eta bideoinstalazioek diseinu horri jarraitzen diote. Horietako asko 2011 eta 2012 urtean sortutako obra berriak dira.