Elikadura burujabetza
Wikipedian azaltzen den bezala, elikadura burujabetza La Via Campesina mugimenduak 1996an sortutako terminoa da, jendeak beren elikadura, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sistemak definitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko marko politiko bat izendatzeko, nazioarteko merkatu eragileen mende dauden elikagaien aurrean.
2002. urteko Elikagaien Munduko Gailurrean, 400 nekazari erakundek honela definitu zuten elikadura burujabetza:
Elikadura burujabetza herriek, komunitateek eta herrialdeek beren nekazaritza, labore, arrantza, janari eta lurralde politika propioak definitzeko eskubidea, nork bere ezaugarrien arabera modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz. Janaria eduki eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, alegia, jende guztiak daukala janari seguru, elikagarri eta kulturalki egokia eta janaria ekoizteko baliabideak izateko eskubidea, eta nork bere burua eta bere gizartea modu iraunkorrean eustekoa. Elikadura burujabetzak esan nahi du herriek eta komunitateek nagusitasuna dutela merkataritza auzien gainetik janaria eta janari ekoizpena kontrolatzeko
Gai honetan sakontzeko, Otarra Bioelkartea, kontsumitzaillen elkarteak, 1992. urtean eratutakoa, kontsumo kontzientea eta arduratsua praktikara eramatea xede duenak, eta tokian tokiko produktu ekologikoen bidez, gure osasunaren mesederako eta gure ingurua errespetatzeko, lurrarentzat kaltegarriak diren eraginak gutxitzearen alde lana egiten duenak, iharduera programa zabal bat antolatu du, bai KOLDO MITXELENA Kulturunean, bai beste leku batzuetan gastronomi arloko iharduerekin.
Urriaren 7a, asteartea
17:45etatik 19:00etara
Filma: Agronautas (51min)
19:00etatik 21:00etara
Hitzaldia: Haziak elikadura burujabetzaren bermatzaile gisa
Hizlariak:
Marc Badal Pijuán
Iban Sabalza. Blasenea
21:00etatik aurrera
Dastatzeko afaria: Udaberri
Urriaren 8a, asteazkena
17:15etatik 19:00etara
Filma: La voz del Viento, Carlos Pons-ena (92 min).
19:00etatik 21:00etara
Hitzaldia: Nuevas fórmulas de soberanía alimentaria en Euskal Herria / Elikadura burujabetzako formula berriak Euskal Herrian.
Hizlariak:
Victor Barahona
Jakoba Errekondo
21:00etatik aurrera
Afaria: Elkarte Gastronomikoa / Slow Food. Juan Manuel Garmendia
Urriaren 9a, osteguna
18:00etatik 19:00etara
Filma: Bide Berriak (52 min)
19:00etatik 21:00etara
Mahai ingurua: Elikadura burujabetzaren etorkizuna
Parte hartzaileak:
Esther Vivas
Unai Egiguren
Antonio Casado
Mariano Ferrer
21:00etatik aurrera
Afaria: Restaurante Biológico Tedone Jatetxe Biologikoa
Jardunaldietan zehar Soma Culture taldea ere arituko da. Talde horrek gizarte aktibismoari esku-hartze artistikoa eransten dio. Era berean Tytti Thusberg, moda iraunkorra diseinatzailea, gurekin izango da.
{jcomments on}