Eliztarrak – Mundutarrak. Vicente Ameztoy

Santuak aldez aurretik egindako zenbait artelanekin batera erakusten dira; bertan, ikonografia eta estetika guztiz pertsonalaren bitartez mito mundutarrak sakratu bilakatzen ditu.
Vicente Ameztoyk tarte laiko eta agnostiko bat manteduz pintatu du Erremelluriko santuen irudi-sorta hau. Halako tarte sekular bat manteduz, azken batean. Santuen irudiak aureolarik gabeak dira –San Bizenteren irudian izan ezik-, eta eszentriko ageri zaizkigu kristau tradizioarekiko eta honen errepresentazio eredu nagusiekiko. Hala ere, San Esteban, San Bizente; San Kristobal, San Gines; Santa Eulalia eta Santa Sabinaren irudi hauek ez dira itxi agertzen erlijio edo, zentzu zabalago batez jokatuz, izpirituzko errezepzio baterako. Errezepzio askotarikoa onartzen dute, hala deboziozkoa nola kulturala.
Obra hauek jarrera sakraturen bat gogorazten badigute, betiere jarrera anbibalente eta zaurigarri batetik izaten da, zentzuaren paradoxen aurrean harkor azalduz. Askotariko denbora-ezaugarriak batera ageri zaizkigu, irudi hauek airean esekirik daudela dirudi, Erremelluriko ingurua bera gogora dakarkigun paisaje batean kokatuta daude, eta pintorearengandik hurreko pertsonen aurpegiak dituzte; elementu hauek guztiek, beste batzuekin batera, lagundu egiten dute esangura-esparru bat sortarazten, erreferente erlijiozko eta sekularren artean mugituz uneoro. Hau guztia pintura bikain hauek duten ukitu herejea da, zalantzarik gabe, eta aukera ematen digu dagoeneko dogmei loturik ez dauden irakurketa eta interpretazioak egiteko. Horretatik, hain zuzen, irudi-sorta honek izaera apokrifoa izatea, ez ordea faltsuaren esanguraz, baizik eta kanonak dioenarekiko fabulosoaren eta ez ”egiazkoarenean".
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17