Emak bakia eta beste etxe batzuk
Oskar Alegria Man Rayren filmari izena eman zion etxearen bila zebilen. Eta horretan zebilela gauza asko ikusi zituen. Izen askorekin. Eta izen batzuekin eta horien esanahiarekin liluratuta geratu zen. Ikusten zenaz eta ezkutatzen zenaz.
Zalantzak sortu zitzaizkion eta jakinminak menderatu zuen, eta jakinmin horretatik atera zen Hitz-enea erakusketa, KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian egongo dena hil honen 27tik aurrera.
Aurkezpena egitera Oskar Alegria etorriko da Sustrai Colinarekin batera. Izenek dituzten misterioez eta etxeetan dauden ezustekoez arituko zaizkigu.
Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?