emakumeak, indarra, aldaketa
Horrela esplikatzen du Vicente Ferrer Fundazioak Mujeres: la fuerza del cambio en la India proposamena:
" Indiako landa eremua iritsi zaigu zazpi emakumeren eskutik. Emakume horiek Fundazioko Garapenerako Egitarauan parte hartzen dute eta euren egoera hobetzeko nahia erakusten digute Albert Uriachek egindako argazkien bidez. Mezua hauxe da: aldaketa posible da, pertsona bakoitza da aldaketaren protagonista. Zu ere bai".
Datorren ostegunean, hilak 21ean, arratsaldeko 6 t'erditan, Anne Ferrer gurekin izango dugu. Un viaje a la igualdad emanaldiaren ondoan, ekimen hau aurkeztuko digularik.
{jcomments on}