'Emakumeon memoria' ekimena

Lehenengo ale honen jomuga proiektuaren berri ematea da, eta bertan ekimenaren baitan egindako lana, ikerketa eta sormen prozesua aurkezten dizkigu. Hurrengo hilabeteetan lanaren aurkezpena egiteko asmoa du Aiertek, eta bide batez, testigantza gehiago ere bildu nahian dabiltza EMIA37 ekimenean parte hartzen ari direnekin batera. Komikilaria, laster hasiko da hurrengo atalarekin buru belarri lanean, honen protagonista Elgeta herria izango delarik.
Ahozko testigantzak kontutan hartzeaz gain, beste ikuspuntu desberdinak ere hartu ditu kontuan, hala nola, liburuak, pelikulak, webguneak edo komikiak. Azken hauen artean, gure katalogoan aurkitzeko aukera izango duzue, Unai Iturruagak eta Sanvik egindako “Udaberririk ankerrena”, Paul Prestonen, “La muerte de Guernica”, Sentok egindako “Dr. Uriel”, Antonio Hernández Palacios-en “Eloy” edo Jaime Martin-en “Jamás tendré veinte años”, besteak beste.
Aiert Zubigarai, marrazkilari eta komikilari elorriarra ezaguna dugu gurean. Beste ekimen batzuen artean, esaterako “H28” aldizkari saretirikoan parte hartu zuen, “La gallina vasca” aldizkarirako ere tira komikikoak egin izan ditu eta Rikardo Ajuriak idatzitako “Jatorriak. Elorrio. Orígenes. San Agustin 1053 – Elorrio 1356” libururako ilustrazioak ere egin zituen.