Uztailak 17, emojiaren eguna
Forma borobila duen aurpegiaren informazioa eskura ezazu
Begira zein irri sinplea, edo haserrea, sumindura, tristura…. poza, logalea, festa….
Emojia = emozioak. Dagoeneko errazago bidaltzen ditugu muxuak emoji bidez benetakoak baino!
Emojia da forma borobila duen aurpegi bat. Eta barruan marrak, zuzenak, okerrak, kurbadunak… erabiliz aurpegiaren ahoa, ezpainak, sudurra, masaila, kopeta, begiak marrazten dira.
Hamaika motako emojiak daude gaur egun. Ia edozer adierazi daiteke ia emojien bidez. Eta horregatik sortu zen 2014. urtean mundu mailako emojien eguna. Eta egun honi lotuta bi proposamen luzatu ohi dira:
- Saiatu emoji bidez komunikatzen egun honetan zehar
- #EmojiarenMunduEguna #DiaMundialDelEmoji edo #WorldEmojiDay hashtagak erabiliz bakoitzak gustuko duen emojia zein den adieraztea
Guk liburutegitik hirugarren aipamen bat egin nahi dugu. Ezagutzen dituzue Raina Telgemeierren komikiak? umorea eta gazteentzako abenturazko istorioek osatzen dituzte, baina helburu gisa dute emozioak adieraztea, zer hoberik horretarako emojiak baino?
Irri egin, Astiberrik argitaratua euskaraz.
¡Sonríe!, Hermanas edo Coraje Maeva argitaletxearenak gazteleraz.
Ez gara azalpenetan gehiago luzatuko, erabili emojiak komunikatzeko!