Erakusketa 5 x 5 x 5 Miniaturazko artista liburuak
Erakusketa hau Donostiako Artista Liburuari buruzko III. Topaketen barruan kokatu behar da. Topaketa horiek urritik azarora bitartean egingo dira, lau entitate antolatzaileen egoitzetan: arteliburu 21, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Kutxa Kultur (Tabakalera). Aurtengo honetan, erakusketan parte hartuko duten egileei erronka sortzaile bat proposatu zaie: 5 x 5 x 5 cm-ko formatu txikian, gehienez ere, egitea euren artista liburuak. Txikiaren erakargarritasunetik abiatuko gara; ametsak, ametsak dira, nahiz eta beren hegoak ez izan handiak. Hori horrela, esan daiteke ez dagoela inolako diziplina artistikorik liburu-objektu horren esparruan sar ez daitekeenik. Eta horrela, liburu batek dituen ohiko hesiez gainetik egin dezake hegan, arrisku gehiago hartuz eta arte eta kulturako lurralde zabaletara iritsiz.
Azaroaren 6tik 18ra, Liburutegiko 1. solairuan
Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30
Larunbatetan: 08:30-14:00
Igandetan eta jaiegunetan itxita