Erakusketa: Bila dabiltzan begiak, galdezka ari direnak eta ikusi egiten dutenak
Liburutegian erakusketa, azken egunak:
"Bila dabiltzan begiak, galdezka ari direnak eta ikusi egiten dutenak. Espedizionario erromantiko baten oharrak" José Marik lurreko lekurik ederrenetan barrena egindako esplorazioetako ohar, hausnarketa eta argazki hautaketa txiki bat da.
Bere "esentzia" da, bere horretan. Gozatzen ditugun irudi eta hitz guztiak José Marirenak dira, eta bizitza eta zoriontasuna ikusteko zuen modu bereziaren isla dira, mugimendu iraunkorraren bidez, nomada ibiltze etengabearen bidez, bagajez arin handik hona, inora ez doazen bideetan barrena, ez bada norberaren baitatik gertuago.
Gizakiaren eta kultura txikien defendatzaile handia, haien begiraden atzean begiratzera ausartzen da. Egunerokoa gertutasunetik erretratatzen du, sentsibilitatez eta umiltasunez.
Lur honetako bazter guztiak ezagutzeko pasioak bizitza ilusioz eta baikortasunez ikustera eramaten du, bizitza trinkoki bizi behar den opari handi gisa.
"Bila dabiltzan begiak, galdezka ari direnak eta ikusi egiten dutenak" José Mari Elósegui espedizionario erromantiko handi baten begi atseginak dira, jakin mina dutenak, larriak eta sentikorrak.
Liburutegia, 1. solairuan
2016ko ekainak 8tik uztailak 8ra
ABUZTUAREN 6ra LUZATUTA
Liburutegian sartzeko ordutegia