Erakusketa: HERRI IRRATIA Loiola Donostia 55 urte
Liburutegian erakusketa:
•Herri Irratia Loiola Donostia bezalako irrati baten sorrera posible egin zuten pertsonei merezitako esker on bat eskaini nahi diegu, diktadura bezalako garai zail batetan askatasun-putz bat suposatu bait zuen.
•Katea osatu zuten irratiek 1961urtean jaio ziren, Donostian Donostiako Herri Irratia-Radio Populareta Azpeitiako Loyola auzoan Loyolako Herri Irratia-Radio Popularsortu zirenean, honako hau irratien Euskararen erabilpenean aitzindaria izanik.
•1976an, Herri Irratiak Anoetako Belodromoan 24 orduak euskarazjaialdi jendetsua antolatu zuen, euskara hutsezko irrati baten alde (Artze anaiak, Jean Mixel Bedaxagar, Lourdes Iriondo, Gorka Knorr, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lupe, Gontzal Mendibil eta beste hainbatek hartu zuten parte ekitaldi gogoangarri hartan).
•Pixkabat beranduago, 1977an, Elosuako Itxumendiko zentro igorgailuan atentatu bat jasan zuen. Herri Irratiaren historian funtsezko unea.
•5.000 familia baino gehiagok osatu zuten Loyola Irratiaren Lagunen Kluba.
•Laburbilduz, erakusketa hau Herri Irratiaren zenbait mugarrien errepaso txiki bat besterik ez da, baina gehienbat komunikabideentzako erreferente bat “airean” mantendu zuten pertsona haientzako omenaldi bat izatea nahi dugu.
Liburutegia, sarrera nagusia
2016ko uztailak 18tik 31ra
Liburutegian sartzeko ordutegia
2016ko uztailak 18tik 31ra
Liburutegian sartzeko ordutegia