Erakusketa. Nina Bunjevac: Fatherland
KOMIKIGUNEA. Nina Bunjevac marrazkilari kanadarraren Fatherland (2015) komikian oinarritutako erakusketa.
Kanadan jaio zen arren, Nina Bunjevacek Jugoslavian eman zituen eskola-urteak eta han hasi zen artea ikasten baina 1990eko hamarkadako gerra hasi zenean jaioterrira itzuli zen. Torontoko Eskola Tekniko Zentraleko Arte Zentro ikonikoan diseinu-grafikoa ikasi ondoren, Marrazketan eta Pinturan graduatu zen OCAD Unibertsitatean. Hamarkada batez Arte Ederren arloan aritu ondoren, eskultura-instalazioen bitartez, narratibarako grina piztu zitzaion eta haurtzaroan pasioa izan zituen komikiekin lanean hasi zen.
Bunjevacen komiki eta ilustrazioak nazioarteko hainbat argitalpenetan argitaratu dituzte, besteak beste, National Post eta Le Monde Diplomatique egunkarietan, ArtReview aldizkarian eta The Best American Comics liburuan. Bere lehen liburuak Heartless (2012, Conundrum Press) Dough Wright saria eskuratu zuen debut onena saritzen duen Spotlight kategorian. Horren ostean argitaratu zuen Fatherland izeneko lanak (2014, Jonathan Cape) ospe handia lortu zuen nazioartean. The New York Times egunkariaren liburu salduenen zerrendan bildu zuten, Liburu Onenaren kategoriako Doug Wright saria lortu zuen eta Frantziako Provence-Alpes-Côte d'Azur eskualdeko Literatura sarietan hautagai izan zen.
Kanadako eta nazioarteko hainbat erakusketatan hartu du parte. Azkena, 2016 urtean, Londreseko House of Illustration aretoan Olivia Ahmad eta Paul Gravett komisarioek emakumezko komikilarien lanekin antolatutako Comix Creatrix erakusketa izan da. 2015an Andrew Hunter eta Steve Martinek komisionatutako The Idea of North erakusketarako hainbat mural sortu zituen eta 2014an, Out of the Fatherland instalazioan hartu zuen parte Torontoko Art Gallery of Ontario zentroan.
Erakusketa Komikigunean
Errege-erregina Katolikoen kalea, 16
2016-11-05 / 2016-12-03
Asteartetik ostiralera, 11:30-13:30 eta 17:00-19:30
Larunbatetan, 11:30-13:30