Errata Naturae
Errata Naturae argitaletxea 2008. urtean hasi zuten Rubén Hernandezek eta Irene Antonek. Beraiekin batera, David Sánchez ilustratzaile madrildarra da portaden arduraduna. Ordura arte beste ofiziokide batzuk argitaratzen ausartzen ez ziren liburu bitxiak, bereziak eta bazterreko liburuak argitara ematen dituen argitaletxe bat sortu dute hiruren artean. Asmatu dituzten bildumen artean, gaurkoan zinematografia-ikerketen eta telebista serieen inguruan argitaratutakoak aurkeztu nahi dizkizuegu.