Errege Zorria, ilustratuta
Euskal Herriko tradiziozko ipuin ezagunenetakoa da "Errege Zorria". Beste lau euskal ipuin ezberdinekin batera Koldo Mitxelenako Ganbaran ikusi, irakurri eta entzun daiteke abuztuaren 25era Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran dagoen Kontuari Kontu gunean. Hemen ikusgai duzun edizio hau Itziar Zubizarretak erakusketarako egokitu eta Jon Zabaletak ilustratutakoa da.