Errezitaldia: "Dolu"

Hurrengo ostegunean, ekainak 17, arratsaldeko 19:00etan KM Kulturuneko Areto Nagusian eskainiko dugu errezitaldia.
Gure gizartean, tabu den gai bat ukitzera goaz: heriotza, galera eta honekin batera, heriotzaren ondorengo dolua. Gaiak berea badu ere, gure solasotan ohiko izan behar zukeenak, isiltasuna eta ihesbidea eragiten digu. Horrelako egoerari aurre eginez, gizartean, gero eta ohikoagoak dira "death-café" famatuak, hauek horretarako antolatuak dira, hain zuzen heriotzaren gaia ez ukitzean, norberak bere barrua askatuz bere esperientziaren berri emateko. Andoni Salamero eta Pello Ramirez elkartuz, esperientziari jarraiki, horixe egin nahi dute emanaldi honen bidez, honako gai potolo hau sentiberatasunetik eta samurtasunetik ukitu, arlo estetikoa, afektiboa eta emotiboa azaleratzeko.
Partaideak: Pello Ramirez (musikaria), Andoni Salamero (olerkaria).
(Hizkuntza: euskara)
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08: 30etik 14:30era)
programazioa@gipuzkoa.eus
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian