Erromatar konkista Gipuzkoan
Eguna: otsailak 25, asteartea
Ordua: 19:30
Areto Nagusia
Gipuzkoa historian sartzen da: erromatar konkista eta integrazioarako bideak
Sarri, gure eskualdea eremu baztertu isolatu eta interes gutxikoa zenaren irudia dugu. Baina, hala izan al zen? EHUn Antzin Aroan doktorea den Denis Álvarezek argituko digu Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloko bigarren hitzaldi honetan.
Bi zati izango ditu aurkezpenak. Lehen atalean, erromatarren bertaratzea nolakoa izan zen aztertzen saiatuko gara. Hegoaldetik, Nafarroako lurretatik barrena, eta iparraldetik, Akitaniatik zein kolstaldetik jarraituko ditugu erromatarren lehen pausoak. Bigarrenean, erromatarren presentzia ziurtaturik dagoen momentutik aurrera bertakoen integratzea nola eman zitekeen ikusiko dugu, armadari atentzio berezia eskainiz.