Errusiar Iraultzari buruzko irakurketak
Aurtengo urrian Liburutegiko hainbat erakustokitan gai honekin lotutako liburuak erakusgai daude, maileguan eramateko aukeran, Errusiar Iraultzaren 100 urte betetzen direnean.
Hamar egunetan gauzatu zen eta ehun eta hirurogeita hamar miloi biztanle zituen lurralde bateko egitura politiko eta sozial guztiek errotik aldatzea suposatu zuen. Literaturan eta artean islatuta geratu zen abentura hau, John Reedek, kazetari estatu batuarrak, deitu egin zion moduan.