Etxe-arteak
2000/12/14 - 2001/2/10
Komisarioa: Menene Gras Balaguer
Artistak: Antoni Abad, Ana Laura Aláez, Chema Alvargonzález, Akane Asaoka, Neus Buira, Nuria Canal, Daniel Canogar, Ramon Chaves, William Engelen, Alicia Framis, Pello Irazu, Josep Maria Martón, Enrique Mary, Mireya Masó, Pedro Mora, Pablo Reinoso
Testuak: Menene Gras, Fernando Castro Flórez, Enrique Marty
Muntaia: Arteka SL
Prentsa oharra:
Etxe-arteak aurrez egin gabeko erakusketa da, Koldo Mitxelena Kulturuneak ekoitzia, hamasei artisten obra biltzen dituena; etxetiartasuna eta eguneroko bizitza, publikotasunaren eta pribatutasunaren arteko aurkakotasuna, intimitatea, hirietako bakardadea, mintzoaren eta bizi izatearen esperientziaren subjektua dira erakusketa honen gaiak.
Eguneroko bizitzari loturik dauden objektuak gaur egungo ikonografian txertatzea gero eta arinagoa, gero eta ugariagoa da, eta hala ikusten da esperientziak eta ekoizpenak oinarritzeko gisa horretako materiala darabilten artista askoren lanetan. (Menene Gras Balaguer-en “Etxe-Arteak edota bakardadea eraikitzeko jarraibideak” testutik hartua).
Erakusketa barruti etxetiarra artean jaso eta eguneroko bizitzaren alderdiak eta guneak praktika artistikoan txertatu nahi izanaren lekuko garbia da.
Katalogoa: Etxe-Arteak. Escenarios domésticos, 160 bat orrialdekoa, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez argitaratu da. Erakusketako obra guztien argazkiarekin batera, Menene Gras Balaguer eta Fernando Castroren testu bana jasotzen ditu.
Egitarau pedagogikoa: Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoak orain arte egin duen bezala, eskoletako ikasleentzako eta pertsona helduentzako ikustaldi gidatuak antolatu ditu. Ikustaldi horiek aukera ematen diote ikusleari elkarrizketa zabala izateko gidariarekin.
Erakusketan barrena:Programa honek erakusketaren ikuspegi orokorra ematen dio ikusleari. Aretoak banan bana ikusten dira eta erakusketan diren obra guztiak aztertzen dira.Oro har, programa hau 9 urtez gorako ikusleentzat antolatuko da.
Ikusiz eta sortuz ikasi:Programa honen bitartez ikusleak bere sormena garatu ahal izango du, erakusketan diren obretatik abiatuta. Ikustaldi gidatua amaitu ostean, taldeak bere ikastetxean egingo duen proiektua aukeratu ahal izango du.Oro har, programa hau 9 eta 18 urte bitarteok ikusleentzat antolatzen da.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04