Esku pausatua 1975-2010. Don Herbert
Komisarioa: Jose Angel Artetxe
Aurkezpena: Don Herbert (Detroit, AEB, 1942) litografo eta margolariak bere margoak erakusten ditu.
Don Herbert maisu estanpatzailea da 1974tik eta Artelekuko litografia tailerreko arduraduna da 1987a ezkero. Ikasketak Moorehead State Universityn egin zituen eta graduondokoak Los Angeleseko Otis Art Instituten. Kenneth Price artista kaliforniarrarekin lan egin zuen 1969tik 1972ra eta litografo gisa Michiganeko Lakeside Studioan. 1974tik 1980 bitartean estanpatzaile gisa sartu zen 15 Taldean. Madrilen, Don Herbert estanpazio estudioa sortu zuen (1980-1993) eta 1993an, Artelekun, Don Herbert estudioa.
40 herrialde baino gehiagoko artisten lanak estanpatu eta editatu ditu. Margolari aparta ere bada; bere lanak hainbat bilduma ospetsuetan daude, hala nola, Madrilgo Reina Sofia Museoan, Cuencako Arte Abstraktuko Museoan, Gasteizeko Artium Museoan, Madrilgo Juan March Fundazioan, Plácido Arango Bilduman, Francisco Betancourt Bilduman eta abarretan.
Artemis Olaizolak hala deskribatzen du Herberten estiloa erakusketako katalogoan:
"Don Herberten margolaritza arrazionalista da. Ordenaren ideia ezartzen du kaosaren aurrean, eta zenbakiaren eta naturaren arteko, zentzumenezko pertzepzioaren eta abstrakzio arrazionalaren arteko dialektika horrek erabakitzen du haren proiektu piktorikoa. Horrenbestez, margolanaren interpretazio eta arrazionalizaziotik abiatzen da, lan eta ezagutza azalera den aldetik, eta horregatik haren proposamenak adimenaren munduarenak eta teknika menderatzearenak dira".
Erakusketaren ordutegia
Asteartetik larunbatera:
- 11:00-14:00
- 16:00-19:00
Esku pausatua Gipuzkoakultura.net webgunean
Artxiboak:
Los espejos del arte y de la vida. Artemis Olaizola
Artearen eta bizitzaren ispiluak. Artemis Olaizola
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04