Espaliú - Abarrak. Pepe Espaliú: Akzioak eta ondarea (1992 - 1994)
Inaugurazioa: Abenduaren 17an, 19:30
2013ko abenduaren 17tik 2014ko urtarrilaren 25era
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:00
Larunbatetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
ESPALIÚ-ABARRAK:akzioak eta ondarea Donostian (1992-1994)
Erakusketa honek Pepe Espaliu (1955-1993) artista kordobarraren azken lanaren hurbilketa berri bat egiteko beharrezkoak diren baldintza dokumentalak entseatu nahi ditu, Arteleku - Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare funtsetik hartutako artistari buruzko materialetatik abiatuta.Artistaren heriotzaren hogeigarren urteurrenaren aukera baliatuz, hemen lortu nahi dena ez da artistaren aldarrikapen soil bat egitea, baizik eta artistari esanahi kritiko berri bat emateko aukerak identifikatzea.
Pepe Espaliuren eta Donostiaren arteko harremana 1989an hasi zen, Juan Muñoz artistak Artelekun eman zuen tailer batean gonbidatu gisa parte hartu zuenean.Hiru urte beranduago, 1992ko udan, berak zuzendu zuen Artelekun “La voluntad residual. Parábolas del desenlace” izeneko arte eta pentsamendu tailerra; “hondar” ideiatik abiatuta, hiru hilabeteko iraupena izan zuen ekimenak jarduera publikoko programa bat eta parte hartzaileekin batera egindako zenbait ekintza artistiko biltzen zituen, besteak beste, Carrying performance ezaguna, non “gaixo” gisa kodifikatutako gorputz bat, artistarena, bikoteka garraiatzen baitzuten Donostiako erdialdean, urte arteko Zinemaldia gauzatzen ari zen bitartean. Carrying-aren borondate esplizitua hiesa "guztion gauza" dela nabarmentzea zen.
1993ko azaroan hil zen, baina aurretik bere liburutegi pertsonala eman nahi izan zion Gipuzkoako Foru Aldundiari (Arteleku), monografien eta aldizkako argitalpenen artean banatutako lau mila bostehun bat liburukiz osatutako funts berezia.Hain zuzen ere, hemen proposatzen den denbora esparrua Espaliuk 1992ko udan Artelekun eman zuen tailerretik hasi eta bi urte beranduago bere liburutegia zentrora iritsi artekoa da.Denbora esparru hori gainditu egiten da erakusketan sartu delako The Carryin Society (1992-1998) kolektiboari buruzko dokumentu multzo bat. Kolektibo hori Espaliuk Artelekun eman zuen tailerreko parte hartzaile batzuk sortu zuten eta bere memoria barreiatuta dagoenez, hemen berreskuratzea proposatzen da, neurri batean.
Aimar Arriola, komisarioa
(*) Marginalia proiektuaren epilogo dokumental gisa sortutako
erakusketa. Informazio gehiago:
http://www.eremuak.net/0303marginalia
http://lab-marginalia.tumblr.com
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04