Espetxeko erretratuak
Pedro Antequera Azpiri ilustratzaileari buruzko ikerketa batetan lanean ari zela aurkitu zituen ustekabean Mikel Lertxundi Galiana erakusketaren komisarioak, Antequerak gerra ostean kartzela frankistetan giltzapean egon zen bitartean eginiko lanak. Aldi berean, fusilatu eta haren memoria ezabatu zuten beste marrazkilari bat ere berreskuratzea lortu zen:David Álvarez Flores.
Urtarrilaren 26tik martxoaren 12 arte, l Koldo Mitxelena Kulturuneak bi marrazkilari hauen 50 lan inguru hartuko ditu, arkatzez gehienak eta koloretan egindakoak. Karikaturak dira batzuk eta erretratutuak gainontzekoak. Artelanek kartzela barruko pertsonaiak jasotzen dituzte, beraiekin preso izandakoak asko eta asko.
Zentzu askotan, Antequera Azpirik eta Álvarez Floresek biografia paraleloak izan zituzten. Biak Madrilen jaio ziren, 1892an eta 1900ean urrenez urren. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Gipuzkoan egin zuten beren lanbide-karreren zati handi bat. Sormen-profil oso antzekoa zutela, beren marrazkilari lanbideko alor guztiak jorratu zituzten: karikatura, publizitatea, kartelgintza, liburuen ilustrazioa, egunkariak eta aldizkariak.
1919 ingurutik ziren lagunak. 1934an Madrilen kokatzea erabaki zuten, beren lanbide-aukerak handitzeko, eta bertan Gerrate Zibilaren hasierak harrapatu zituen. Bakoitza bere erara borrokatu zen legez eraturiko gobernuaren alde: Antequera Azpiri joera politikoko karikaturak eta ilustrazioak eginaz eta Ikerketa Militarraren Zerbitzuko Prentsa Bulegoan lan eginez eta Álvarez Flores, Euskal Milizia Antifaxistetan sartuz.
Gerra amaitzean biak atxilotu eta kartzelaratu zituzten Conde de Toreno kartzelan. Bertan, hainbat, pintorerekin, musikarirekin, arkitektorekin, idazlerekin eta irakaslerekin batera egon ziren, eta horien erretratuak egin zituzten. Kasu batzuetan karikatura erabili zuten, baliteke bizi zuten egoera ikaragarritik ihes egin nahian.
Álvarez Flores 1940ko uztailean fusilatu zuten eta Antequera Azpirik Cuéllar (Segoviakoa) eta Las Comendadoras eta Yeserías (ambas en Madrid), hasta que fue liberado en 1943. (biak Madrilekoak) kartzeletan zeharreko bidaldiari ekin zion, 1943an askatu zuten arte.
"Espetxeko erretratuak"
Pedro Antequera Azpiri eta David Álvarez Flores
Ganbara Aretoa
Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia)
Urtarrilaren 26tik martxoaren 12ra