Espetxeko erretratuak. Pedro Antequera Azpiri, David Álvarez Flores
2011.01.26 - 2011.03.12
Espetxeko erretratuak, kartzelako errealitatetik ihes egiteko marrazkiak.
Pedro Antequera Azpiri eta David Álvarez Flores dira, gerra zibilaren ondorengo urtetan kartzelan marraztutako erretratu eta karikatura hauen egileak. Pedro Antequera Azpiri lustratzaileari buruzko ikerketa batetan lanean ari zela aurkitu zituen ustekabean Mikel Letxundi erakusketaren komisarioak, Antequerak gerra ostean kartzela frankistetan giltzapean egon zen bitartean eginiko lanak. Aldi berean, fusilatu eta haren memoria ezabatu zuten beste marrazkilari bat ere berreskuratzea lortu zen: David Álvarez Flores.
Koldo Mitxelenako Ganbarak bi marrazkilari hauen 50 lan inguru aurkezten ditu, teknika ezberdinak erabiliz eta koloretan egindakoak. Karikaturak dira batzuk eta erretratutuak gainontzekoak. Artelanek kartzela barruko pertsonaiak jasotzen dituzte, beraiekin preso izandakoak asko eta asko.
Ganbarako sarrerak, bi marrazkilarien gerra aurreko lanak hartzen ditu eta bitrina batetan jasotako lanek, gerra aurreko eta ondorengo argitalpenak konparatzeko aukera ematen du non egiazta daitekeen egileen izena ezkutatzeko ahalegina.
Zentzu askotan, Antequera Azpirik eta Álvarez Floresek biografia paraleloak izan zituzten. Biak Madrilen jaio ziren, 1892an eta 1900ean urrenez urren. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Gipuzkoan egin zuten beren lanbide-karreren zati handi bat. Sormen-profil oso antzekoa zutela, beren marrazkilari lanbideko alor guztiak jorratu zituzten: karikatura, publizitatea, kartelgintza, liburuen ilustrazioa, egunkariak eta aldizkariak.
1919 ingurutik ziren lagunak. 1934an Madrilen kokatzea erabaki zuten, beren lanbide-aukerak handitzeko, eta bertan Gerrate Zibilaren hasierak harrapatu zituen. Bakoitza bere erara borrokatu zen legez eraturiko gobernuaren alde: Antequera Azpiri joera politikoko karikaturak eta ilustrazioak eginaz eta Ikerketa Militarraren Zerbitzuko Prentsa Bulegoan lan eginez eta Álvarez Flores,Euskal Milizia Antifaxistetan sartuz.
Gerra amaitzean biak atxilotu eta kartzelaratu zituzten Conde de Torero kartzelan. Bertan, hainbat, pintorerekin, musikarirekin, arkitektorekin, idazlerekin eta irakaslerekin batera egon ziren, eta horien erretratuak egin zituzten. Kasu batzuetan karikatura erabili zuten, baliteke bizi zuten egoera ikaragarritik ihes egin nahian.
Álvarez Flores 1940ko uztailean fusilatu zuten eta Antequera Azpirik Cuéllar (Segoviakoa) eta Las Comendadoras eta Yeserías (biak Madrilekoak) kartzeletan zeharreko bidaldiari ekin zion, 1943an askatu zuten arte. 12a arte Ganbaran ikusi ahal izango dugun Espetxeko erretratuak erakusketa, Salamankan izan da dagoeneko.
Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik larunbatera:
- 11:00-14:00
- 16:00-20:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04