Europeanaren arrakastari buruzko hitzaldia
Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKTek) aukera berriak irekitzen dituzte eduki digitalak sortzeko, globalki hedatzeko eta gizarte osoaren esku jartzeko.
2008an abiatu zenetik, Europeana Europa mailako ekimen arrakastatsuenetako bat da, aukera horiek baliaturik Europa Osoko ondare cultural eta zientifikorako sarbidea bermatzen diena ingurumen eleanitz batean.
Europeana ekimenari esker, Europako 1.500dik gora kultur erakunde 15 milioi edukiko liburutegi digital bat partekatzen ari dira soluzio eta aplikazio teknologiko komun batzuen bidez. Europeana ekimenean parte hartzen duten erakundeen artean aipagarriak dira Londresko British Library, Parisko Louvre eta Amsterdameko Rijksmuseum .
Gipuzkoa 2.0ren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundia lankidetza estuan ari da Europeana ekimenarekin bere interfazea euskaraz garatu eta bere eduki digitalak integratuz.
"Contenidos digitales y diversidad cultural: la experiencia de Europeana"
Anne marie van Gerwen
Europeanako Marketing eta Komunikazio zuzendaria
Apirilak 1, ostirala
10.00etatik 11.30tara
Koldo Mitxelena Kulturunea