Euskal binetak
Euskal binetak
Komikigunean
2016/09/26 - 2016/10-28
11:30-13:30 eta 17:00-19:30 (astelehenetik ostiralera)
Bisita gidatua
Mikel Begoñak erakusketaren bisita gidatua egingo du Komikigunean.
Urriak 20, osteguna 19:00tan.
Izen-ematea: komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690
Erakusketa
2014an Parrapean Komiki Egunak ekimenaren barruan aurkeztu zuten ‘Euskal binetak’ erakusketa. Mikel Begoña adituak prestatutako euskal komikiaren historia da. Hogei paneletan zehar 1894tik 2014ra bitartean euskaraz argitaratuak izan diren komikiak biltzen dira bertan: bineta solteak, aldizkariak, albumak edo komiki digitalak. Euskal komikiaren historia hau Komikiguneko dokumentuekin batera dago ikusgai erakusketan.
Mikel Begoña (Bilbo, 1964)
2004 eta 2008 urte bitartean gidoiak idatzi zituen Ricardo Sendra marrazkilari argentinarrarentzat. Horietako bat, 2007an (Matxitxakoko batailaren 70. urteurrena zela eta) Berunezko itsasoa izan zen. Autoeditatu eta euskaraz eta gazteleraz argitaratu zuten.
Geroztik, bere bi pasioak uztartzeko bideari ekin zion: komikia eta historia.
2011an Tristísima ceniza (frantsesez Tristes cendres, Cambourakis) eta 2013an El pico de los cuervos ( Le bec des corbeaux, Cambourakis) argitaratu zituen Norma argitaletxearekin eta Iñaketen marrazkiekin.
Ötziren (Norma) bigarren alea udazken honetan argitaratuko da (El bueno, el feo y el tuerto), komiki honen lehen alea Ötzi: por un puñado de ámbar italieraz ere argitaratua izan da (Ötzi: per un pugno di ambra, Barta).
Xabiroi aldizkariaren azken aleetan Alex Orberen marrazkiei hitza jarri die eta Bertsolari aldizkarian Adur Larrearekin elkarlanean Johnny Ugarteren abenturak kontatzen ditu.
Gidoilari lanetatik at, baina beti komikiari loturik, 2014, 2015 eta 2016ko Parrapean komiki egunetako antolakuntzan dihardu, Info7 irratian komikiari buruzko atal batean parte hartzen du eta Komikeri bloga ere elikatzen du.