Euskal Herriko album grafiko deskribatzailea. 1914-1915 urteak. Gipuzkoako liburukia
Oso interesgarria den obra baten aurrean gaude, 1915eko Gipuzkoako probintziaren egoera aztertzen duena, alderdi sozial, ekonomiko eta kulturalen aldetik.
Rafael Picavea literatur editorearen hitzetan, Album hori gure herriko artea, geografia eta historia erakusteko oinarrizko liburu bat izango litzateke “ eta “ezin dira gure herriko egoera ekonomikoaren orriak falta”. Baina, edizio horren kostua hainbestekoa izan zen, ezen Bizkaiko liburukiarekin jarraitzeko zegoen proiektua bertan behera utzi baitzen.
Obraren 115 orrialdetan garrantzi handiko idazleak ageri dira, Pio Baroja edo Txomin Agirre bezala, eta argazkilariak, Indalecio Ojanguren bezala. Horrez gain, lurraldeko enpresa garrantzitsuenen errepaso bat egiten da, eta azken orrialdetan era guztietako merkataritza establezimenduen iragarkiak azaltzen dira.
Album hori duela gutxi digitalizatu da eta KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian on-lineko katalogoan kontsulta daiteke.