Euskal sorkuntza lanak Xabiroiren ale berrian

Xabiroi euskal komikigileen aldizkari eta erakusleihoa aldi berean. Bertan argitaratzen dira hainbat istorio bertako gidoilari zein marrazkilari eta koloristek aldizkarirako espreski sortuta. 2022ko lehen alea atera berri da otsailean, 63. zenbakia. Bertan bildumatu dituzte euskarazko azken komiki argitalpenak, komiki tirak zein komiki serie batzuen atalak, eta baita komikigileei egindako elkarrizketak ere.
Ale honetan Xabiroi aldizkarian dagoeneko ia finkoak diren bi serieren jarraipena dator, Sanviren ‘Auzomorro’ eta ZaldiEroaren ‘Arranotxu, euskal gerlari mitikoa’. Baita komiki tirak ere, Aritz Irigoienen ‘Xabiroienea’, Manu Ortega, Exprai eta Asiskoren tira bana, hurrenez hurren, ‘Haizea’, ‘Pertza ustelaren gogoeta antzuak’ eta ‘Horkonpost’.


Komikitaun elkarrizketan Beñat eta Unai Gaztelumendi elkarrizketatu ditu Andoni Imazek Bertsolari aldizkarian argitaratu duten ‘Bidea da borroka’ komikiari buruz luze eta zabal hitz egin dute bertan.


Eta ezin aipatu gabe utzi, komiki sorkuntza lan guzti hauen koordinazio lana Dani Fano komikigilearena dela aipatu gabe, argitalpena berriz Ikastolen Elkartearena da. Gainera, ale honen azala Xabier Sagasta ilustratzaileak burutu du.