Euskalerriaren Adiskideen Elkartea:250 urte
Irurac bat leloa hartu zuten goiburutzateta ezaugarri gisa hiru esku elkarri emanda, hiru euskal probintzien senidetasun-ikur modura.
Xabier Maríade Munibe Peñafloridako kondeak 1763. urtean honako izen hau zuen agiria aurkeztu zuen: Gipuzkoako probintziaren zirkunstantzia eta ekonomiara egokitutako elkarte ekonomiko edo nekazaritzaren, zientzien, arte erabilgarrien eta merkataritzaren akademia bati buruzko Plana. Eta plan horrek eman zion hasiera erakunde horri.
Azkoitiko zalduntxo gisa ezagutzen diren Xavier Maria de Munibe e Idiaquez Peñafloridako kondea, José Maria de Eguia Narrosko markesa, eta Ignacio Maria Altuna izan zirenEuskalerriaren hezkuntza, aberastasuna, kultura eta aurrerabidea suspertzeko ahalik eta ekintzarik gehien bultzatzearrensortutako erakundearen eragile nagusienak.