Euskara eta kultura Nafarroan

Erakusketa hau Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako euskarari buruz ikuspegi orokor batetik antolatzen duen laugarrena da eta honako helburu hau du: Nafarroako kulturan euskarak izan duen protagonismoa agerian jartzea, eta baita ere Nafarroa osoak, Goi Nafarroak eta Nafarroa Beherak, euskal kulturaren altxorra osatzerakoan izan duen zeregin nabarmena. Ikuspegi orokor hau ez da bakarrik antzinako denborari begira eskaintzen, aitzitik, gaurko aro dinamikoa eta etorkizuneko zenbait adierazle ere ematen dira.
Gai orokor hau bederatzi arlotan banatzen da, barne hartzen dituelarik literatura, dialektologia, bertsolariak, argitalpenak; baita musika, antzerkia, zinea edo komunikabideak ere, beren asmamena eta mezenasgoa aplikatu duten erakunde eta pertsona famatuak ahaztu gabe.
Moldaketa materialari dagokionez, erakusketak arlo bakoitzeko informazio panelak eskaintzen ditu, liburu eta jatorrizko dokumentuz hornitutako bitrinak, musika eta bertsolarien grabazioak, bi joko interaktibo eta diaporama bat, dena euskaraz eta gaztelaniaz.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17