Euskara hegaz
Urtemuga hori ospatzeko ziklo hau antolatu dugu:
Martxoak 1, osteguna, 19:30etan
Hitza irran, euskal irratsaioaren historia
• Euskal irratsaioaren historia, Koldo Ordozgoiti
• Euskara irratian, hedabide berri bat euskararentzat, Elixabete Garmendia
• Irratiaren sorrerako garaia: Zubimendi, Luzear eta garaiko euskaltzaleak, Inazio Mujika Iraola
• Joseba Zubimendiren funtsa: altxor bat gurean, Koldo Ordozgoiti
Eta, ostiralean, hilaren 2an, ordu berean:
Irratiaren zubia: Joseba Zubimendi, Ander Arzelus eta Amale Arzelus, irratiaren aitajaun eta amandretik egungoraino.
Ekitaldian partaide izango dira: Txaro Arteaga, Amale Arzelus, Mirene Zubimendi eta Koldo Ordozgoiti
Irratiaren zubia lehen irratsaioaren 80. urteurreneko egunean –eta ordu berean- eraikiko da; omenaldia eskainiko zaie irratia sortu zuten gizon emakumeei, bertan dela Amale Arzelus, eta uztardura egingo da euskal irratiaren ondorengo garapenarekin.{jcomments on}