Euskararen Eguna
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen dugu. Geroz eta zabalduagoa den egun honetan gure hizkuntza ospatu, balioan jarri eta babesteko beharra aldarrikatzea da xede

Euskararen Eguna
Nafarroaren egunarekin bat dator, Xabierko Frantzisko hil zen eguna baita, eta kondairak dioenez hilzorian eta sorterritik urrun zegoela, bere azkenengo hitzak euskaraz esan omen zituen. 1949. urtean Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3a euskararen nazioarteko eguna izendatu zuen, eta hamarkada batzuk geroago, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak egun honen ospakizuna berretsi zuten. 2005. urtean gainera, Nestor Basterretxeak egun honen ikurra asmatu zuen.
Euskarazko sormena oso aberatsa da eta honen erakusle biziak asko diren arren –esaterako bertsolaritza- idatzizko sormena eta unibertsoa azpimarratu nahi ditugu aurten. Euskaraz irakurri baititzakegu ez soilik hemen bertan sortutako lanak, baizik eta mundu osoan ezagunak eta goraipatuak diren lanak ere. Jatorriz hizkuntza desberdinetan idatzitako eleberriak irakurri ditzakegu euskaraz, eta baita besteak beste gaztelania, frantsesa, ingelesa, italiarra, poloniera, japoniarra, arabiera zein beste hizkuntzetan ere. Mundu zabalean sortu eta gertatzen diren istorio desberdinak gure hizkuntzan jaso eta dastatu ditzakegu. Liburutegian euskarara itzuli diren liburu ugari ditugu, eta ondorengo zerrendan azken urteotako batzuk eskaintzen dizkizuegu:
Eleberriak
- Dublindarrak / James Joyce
- Beirazko kanpaia / Sylvia Plath
- Kale gorriko umeak / Pier Paolo Pasolini
- Jainkoaren seme / Cormac McCarthy
- Austerlitz / W. G. Sebald
- Horma / Marlen Haushofer
- Alexander Wolfen mamua / Gaito Gazdanov
Erreferentziak
- Infinitua ihi batean: liburuen asmakuntza antzinaroko munduan / Irene Vallejo
- Barbaro iraun / Louisa Yousfi
- Luis Bonaparteren brumairearen hemezortzia / Karl Marx
- Alferrikakoaren balioa: manifestua / Nuccio Ordine
- Petrokalipsia: krisi energetiko globala eta nola (ez) dugun konponduko / Antonio Turiel
- Ur-marka: Veneziari buruzko saiakera / Josep Brodsky
Komikiak