Euskarazko komikiak 2018
Azken urteetako joera nabarmenduz, aurten, 2018an, euskaraz argitaratu den komiki uzta nabarmentzekoa da. Baten bat oraindik eskuratu ez dugun arren, dagoeneko gehienak dauzkazue irakurgai Komikitekan edo Komikigunean.
Bi aipamen egin nahi ditugu. Alde batetik Harriet argitaletxearena. Gregorio Muro komikigilea dabil jo eta su komikiak euskaraz zein gazteleraz argitaratzen azken urteetan. 2018an 7 komiki argitaratu ditu euskaraz, eta hauetatik 6 ale, atera ditu bi hizkuntzatan, euskaraz zein gazteleraz. Harriet argitaletxeak hautatu dituen komiki gehienak frantses merkatuan nabarmendu diren komikiak izan dira. Eta Mintxo berriz, Bersosa marrazkilariak Ipurbeltz aldizkarirako sortutako pertsonaiarena da, Ipurbeltz aldizkarian argitaratutako bilduma osoa jaso dute ale bakarrean.
Eta bestalde, euskaraz eta beste zein hizkuntzatan topatu ditzakegun adierazi dizuegu ondorengo taulan. Aurten euskaraz sortu direnak, itzulpenak eta beste zein hizkuntzatan ere irakur daitezkeen adierazi nahi izan dugu.
Kontrastatu dugun arren zerrenda, akaso baten bat ahaztuko genuen, bai komiki edo baita hizkuntzaren bat ere. Idatziguzue eta zuzenduko dugu gaizki egindakoa (komikigunea@gipuzkoa.eus)