Euskarazko Nazioarteko Xabier Lete VI. Poesia saria
Datorren ekainaren 16an arratsaldeko seietan ospatuko dugun ekitaldian, Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko Poesia Saria emango zaio Nerea Arrien Elordi lekeitiarrari, seigarren edizioan. Bere lehen liburua, Pentsatzeko txokoa izenekoa, Lizardi saria irabaztearen ondorioz argitaratu zen. Haur eta gazte literaturan Atrapa eguna, Eskola hodeian eta Etxegabetuak tituluak argitaratu dira. Helduentzako narratiban Hirutter eleberria dugu, eta eleberriaren eta ipuinaren erdibidean, Jende likidoa izeneko liburua.
Harkaitz Millan Kultura diputatuak, Nerea Arrien sarituak, Garazi Navas akordeoi jotzaileak eta epaimahaiko bi kide: Joxerra Garzia eta Lurdes Otaegi, parte hartuko dute. José Luis Padrónek aurkeztu eta gidatuko du bilkura.