Eusko diaspora
Eusko Ikaskuntzak abiatutako Eusko Diaspora proiektuaren barne, Audrey Hoc-ek bildutako lekukotasunak jasotzen diren bi dokumental izango ditugu. Bertan, galdera ezberdinei erantzuna eman nahi die errealizatzaileak. Zergatik doaz euskaldunak atzerrira gaur? Zeren bila? Euskara erabiltzen ote dute diren toki berrian? Zein da haien kultura? Nola mantentzen dute sorterriarekiko harremana?
Audrey Hoc Iparraldean jaio zen, Itsasun. 34 urte ditu eta munduko 5 herrialde ezberdinetan ibili eta gero, argi pixka bat eman nahian esperientzia hori kontatzera datorkigu.
KOLDO MITXELENA Kulturenean hauetako bi zinta eskainiko dira. Lehenengo bidaiak New Yorkera eramango gaitu, Amaia, Imanol eta Lur ezagutzera. Bigarrenak Buenos Airesera, bertan Asel eta Shantiren joan etorriak ezagutuko ditugu.
Diaspora berria egitasmoaren aurkezpena datorren asteartea, azaroak 4ean izango da. Bi laburmetraiak KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto nagusian eskainiko dira arratsaldeko 7:30etatik aurrera, eta ondoren solasaldi eta hausnarketarako ordua iritsiko da.