Euskoman : izan ala ez izan!
“Euskoman : izan ala ez izan!” komikia da proposatzen dizuegun gomendatu berria. Ondarroako LUTERL Taldeak kaleratutakoa, Berriarekin banatzen den Mantangorri gehigarrian argitaratutako istorioen bilduma bat da. Ion Iñaki Artetxe gidoilari moduan eta Kaiet Bengoetxea marrazki eta kolorearen arduradun ditugu. Superheroi baten istorioa baino, antiheroi batena irudikatu digute.
Gehiago jakiteko:
- ‘Euskoman, izan ala ez izan’ aurkeztu dute Getxoko komiki azokan (Hitza)
- Luterl taldea: 30 urtez komiki sareak josten Ondarruko portutik (Komikeri)