"Eutsi edo Hil", Herri Indigenak enpresen neokolonialismoaren aurrean jaurdunadiak Mugarik Gaberen eskutik
Mugarik gabe elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu: Eutsi edo Hil, Herri Indigenak enpresen neokolonialismoaren aurrean. Jardunaldi hauek gaur eta bihar ospatuko dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian eta biak arratsaldeko 6tan hasiko dira.
Enpresa multinazionalak sortarazten dituzten Herri Indigenen eskubide urraketaz jorratuko dute jardunaldiak. Herri hauek egindako dokumentalak ikusiko ditugu. Gaurko dokumentalaren izena, El oro o la vida. La recolonización y resistencia en C.A. da. Baita ere, estatu espainiarreko eta Euskal Herriko enpresak inplikatuta dauden kasuak ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, emakume lider indigena batzuen istorioak eta iritziak entzuteko aukera izango dugu, beraien eskubideak nola defenditzen dituzten jakiteko.
Jardunaldiak gazteleraz emango dira eta jakintzen ostean eztabaidatzeko aukera izango duzue gaiaren inguruan.
JARDUEREN PLANA
Gaur, martxoak 17, 18:00tatik 21:00tara
Aurkezpena: Mugarik Gabe
Dokumentala: El oro o la vida. La recolonización y resistencia en C.A. (57 min)
Aurkezpena: Mapa de conflictos entre empresas transnacionales y Pueblos Indígenas en Latinoamérica
Jesús González Pazos, Mugarik Gabeko Herri Indigenen saileko arduraduna eta CODPI-ko kidea (Herri Indigenen Eskubideen aldeko Koordinazioa)
Emakume Indigenak euren eskubideen alde borrokanenpresa transnazionalen aurrean.
Parte hartuko dute:
Lolita Chávez Ixcaquic, Guatemalako K’iche’ Herrien Kontseiluaren bozeramailea
Aída Petrona Suáre, Kolonbiako Antioquia-ko Erakunde Indigenako Lehendakaria
Aída Quilcué, Kolonbiako Cauca-ko Kontseilu Indigenako Giza Eskubideen departamenduko Kidea.
Solasaldia
Bihar, martxoak 18.18:00tatik 21:00tara
Aurkezpena: Mugarik Gabe
Dokumental emanaldia:
La tierra es nuestra (4min)
Desalojos en el valle del Polochic (30min)
Voces silenciadas (23 min)
Contexto, impactos y casos de actuación de las Empresas Transnacionales en Latinoamérica
Ane Garay (Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia, Bakea eta Duintasuna Elkartea)
Los PPII y nuestros hábitos de Consumo, ¿Qué podemos hacer?
Olaia Larrunskain, Saretuzeko ordezkaria, Donostian Kontsumo Arduratsu bat sustatzeko sarea
Solasaldia