Ezagutu itzazu Elkanoren munduari lehen itzulian izandako heriotzak eta gaixotasunak
Javier Almazán mediku eta idazlearen eskutik
Ezagutu itzazu Elkanoren munduari lehen itzulian izandako heriotzak eta gaixotasunak
Apirilaren 25ean arratsaldeko 19:30etan Koldo Mitxelena Kulturunean hitzordua duzu. Medikuntzan doktore eta idazlea den Javier Almazánek 1519ko abuztuaren 10ean Sevillatik abiatu zen La Armada-ren bilakaeraz hitz egingo digu. Espedizio horretan, Espezieria topatzea helburu zuena, berrehun eta berrogeita hiru gizon ontziratu ziren. Marinel horietatik soilik hamazortzi itzuli baziren ere nao Victoria ontzian, gainerako berrehun eta hogeita bostetan oinarrituko gara: berrogeita hamaseik desertatu egin zuten; berrogeita bederatzi desagertutzat jo zituzten; ehun eta hiru hil egin ziren, gehienak eskorbutoaren ondorioz; eta beste hamazortzi beranduago itzuli ziren.
Egileari buruz zenbait ohar ematearren, Almazánek doktorego-tesi bat burutu zuen esku-artean daukagun gaiaren inguruan: Estudio clínico y epidemológico de la primera circunnavegación a la Tierra (Universidad Autónoma de Madrid). Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, baita zenbait hitzalditan parte hartu ere munduari lehen aldiz bira eman zion Magallanes-Elkanoren espedizioaren alderdi mediko eta zientifikoak zabalduz.
Hau guztiaz gozatu ahal izango dugu KMK-n Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak koordinatzen duen Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak hitzaldi-zikloari esker. Aurten, ekainara arte, hilean ekitaldi bat izango dugu.