F. Escuderoren inguruko hausnarketa jardunaldiak KMKn
Francisco Escudero maisu eta konpositorearen inguruko hausnarketa jardunaldiak ospatuko dira urrian Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.
Jardunaldiak urriaren 10ean hasiko dira "La obra de Francisco Escudero: un reto interpretativo" (Gaztelaniaz) mahainguruarekin. Bertan Marta Zabaleta (Musiekene), Iñaki Alberdi (Musikene) eta Asier Polo (Musikene) musikariek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria den Iñigo Alberdi maisu gipuzkoararren obraren interpretazioaren inguruan arituko dira Itziar Larrinagak moderatuta.
Urriaren 17an berriz Francisco Escudero (2000, Jose Mari Aguirre) dokumentala eskainiko da, eta 24an beste mahainguru batek emango die amaiera Escuderoren mendeurrenaren ospakizunetan kokatzen diren jardunaldi hauei. "Francisco Escudero, un liderazgo educacional eficaz" izeneko azken mahainguru honetan Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko irakasle eta irakasle ohiek parte hartuko dute.
Jarduera guztiak arratsaldeko 19.00tan izango dira eta doakoak dira.