“Fabulaciones femeninas: autoficción y reescrituras artísticas del Yo en el siglo XX" hitzaldia Patricia Mayayoren eskutik
Gaur, arratsaldeko 7:30tan, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako “Irudien Biblioteka, Liburuen Museoa” hitzaldi zikloaren barne, bigarren hitzaldia ospatuko da erakustaretoan, Patricia Mayayoren eskutik.
Ziklo honetan testuaren eta irudiaren, liburuen eta arte objektuen, eta ikono birtualen eta fikzio literarioen arteko harreman garaikidea aztertzea proposatzen da. Patricia Mayayok Fabulaciones femeninas: autoficción y reescrituras artísticas del Yo en el siglo XX hitzaldian, XX. mendeko emakume artisten genealogia batean autofikzioak eta Niaren fabulazioek izan duten rola aztertuko ditu hitzaldi honetan. Gainera, beste gai batzuk aztertuko ditu ere: genero diaristikoarekiko harremana, interpretazio psikobiografikoen aurrean autofikzioa erabiltzea erresistentzia estrategia gisa, edo dandismo femeninorako aukera.
Patricia Mayayo Artearen Historiako irakasle titularra da Madrilgo Unibertsitatean.Bere ikerkuntza alorrean hainbat lan eremu gurutzatzen dira: emakumeen historia, feminismoaren eta queer mugimenduaren historiografia, eta praktika artistiko garaikideen azterketa. Besteak beste, liburu hauek idatzi ditu: Cuerpos sexuados, cuerpos de (re)producción (Bartzelona, UOC, 2011), Frida Kahlo. Contra el mito (Madril, Cátedra, 2008), Historias de mujeres, historias del arte (Madril, Cátedra, 2003).
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.