Familientzako tailerra
(H)istorio konparaezinak erakusketaren testuinguruan familientzako tailerrak egingo dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. Lehenengoa larunbata 20an izango da eta helburua talde bakoitzaren adierazgarri armarri, logo edo bandera egitea izango da.
Erakustaretotik bisita labur bat egin ostean (30 min), hezitzaileak, gako batzuk emango dizkie parte-hartzaileei, honela, tailerraren amaieran, ikusitakoaren eta norberaren bizipenen artean loturak eginez, emaitza plastiko bat lortuko dute.
Tailer hau eta gainontzeko guztiak 6 urtetik gorako haurrentzako eta helduentzako dira, eta lantegiaren dinamikak bi umeko heldu baten presentzia ezinbestekoa egiten du.
‘Etxeko Historia’ izeneko tailerra hilean behin eskainiko da eta hiru multzotan banatuko da:
Etxeko Historia: Nortasuna. Uztailak 20, larunbata (12 etan edo 17 etan)
Etxeko Historia: Kokapena. Abuztuak 17, larunbata (12 etan edo 17 etan)
Etxeko Historia: Kontakizuna. Irailak 14, larunbata (12 etan edo 17 etan)
Izena emateko email bat bidali kmbisitagidatuak@ereiten.com helbidera edo 943-112756 zenbakira deitu.