Fiona Tan. Abiapuntua.
Fiona Tanen lanak oroimena, denbora eta historia ditu ardatz.Artxiboko eta filmotekako irudiak oinarritzat hartuta, behatzailea eta behatua zalantzan jartzen zituzten lanen bidez egin zen ezaguna, iragan kolonialari buruzko baieztapenak ezbaian jarriz.Azken lanetan, gure adimenean oroimena irudiekin nola uztartzen den aztertu du eta zenbateraino izan daitekeen oroimena zehaztugabea eta, hala ere, sortzailea.
Fiona Tani jakinmin handia sortzen dio bidaiarien edo esploratzaileen motibazioak ezagutzeak.Geure burua nola irudikatzen dugun eta besten adierazpenak interpretatzeko moduak zein mekanismok mugiarazten dituzten jartzen du arreta; horrela, agerian uzten du atzean eta irudiaren mugetatik haratago dagoena.Bere obra poetikoa bezain iraultzailea da, eta garrantzia handia ematen die xehetasunei; asko zaintzen du soinua, hitza eta irudiaren edizioa, eta arreta berezia jartzen dio bere piezak aurkezten diren espazioari eta arkitekturari.
Erakusketa hiru bideo-instalazio handiren inguruan egituratzen da:
(Oroimen lapsusa), (Etorkizun hurbileko berriak) eta (Hiri diluituak).Hari nagusia denboran edo espazioan bidaia bat egiteko asmoa da, bidaiari gisa zein migratzaile gisa.
Fiona Tan Amsterdamen bizi da eta han lan egiten du.Nazioarteko erakusketa garrantzitsuetan parte hartu du, besteak beste, Kasselgo Documenta 11 eta Sao Paulo, Estambul, Sidney eta Yokohamako biurtekoetan.2009an Herbehereen ordezkari izan zen Veneziako biurtekoan.
May You Live in Interesting Times
Garai interesgarriak bizi ditzazula
1997. HD bideoa, koloretan, estereoa, 60’
Fiona Tanen ikerketa lerroetako bat immigrazioaren ondorioz gertatzen diren kulturen arteko gurutzaketak dira.May You Live in Interesting Times bideoan-lanik autografikoena- bere familiaren historia azaltzen du eta Txinatik kanpo bizi den txinatar gizartearen nortasuna ikertzen.Hizkera erabat dokumental itxurakoa darabil nortasunaren eraikuntza zalantzan jartzeko, eta horretarako hainbat lekuko eta iritzi biltzen ditu.Horrekin guztiarekin, egunerokotasunaren kulturan eta hainbat paradigmen kontzepzio aldaketetan migrazio mugimenduek nola eragiten duten aztertzen du: nola irauten duen jatorrizko kultura baten mitoak, nola eraldatzen den, nola baztertzen den, nola ukatzen den eta nola berreskuratzen den.
News from the Near Future
Etorkizun hurbileko berriak
2003. Bideo-proiekzioa, zuri-beltz tindatua, estereoa, 9’30’’
News from the Near Future bideo-proiekzioanFiona Tanen lanetan oinarri-oinarrizkoak diren hainbat elementu agertzen dira:zuri-beltzean dauden irudiak bitarteko direla oroimena eta denboraren joan-etorria aztertzen du; irudiak Amsterdamgo Zinearen Museoan eskuratu ditu eta, ondoren, tindatu egin ditu pintura itxura emateko.Ura da irudi guztietan elementu nagusia: itsasoa, era guztietako ontziak bertan direla –belaontzi txikietatik hasi eta bapore handietaraino-; olatuak hondartza ertzera iristen; ur jauzi handiak ageri diren paisaiak; eta uholdeek ekartzen dituzten hondamendiak; guztiek ere, gizakiok izadiarekin dugun harreman anbibalentea gogora arazten digute.
A Lapse of Memory
Oroimen lapsusa
.2007. HD bideo-instalazioa, koloretan, soinu inguratzailea, 5:1, 24’35’’, loop
Oroimenak gure kultur ondarea eraikitzen eta zaintzen duen garrantzia gogorarazten digu lan honetan.Antzeztokia, Ingalaterrako Brighton hiriko Errege Pabiloia; bertan Tanek adineko gizon baten irudi imaginarioa erakusten digu, bere oroimen zatikatuetan galduta.Gizonak -narratzailek bi modutara deitzen dio: Henry edo Eng Lee- XIX. mendeko arkitektura apetatsu hori esploratzen du, garai hartan mendebaldean zabaldu zen ekialdearekiko lilura haren aparteko adibidea.Filmean gizonak egunero egiten dituen gauzak ageri dira, gelaz gela noraezean dabilen bitartean, bai tai ja egiten, bai sardinak jaten, bere buruaren irudi nahasia emanez, loturarik gabeko oroitzapenak eta denboran zehar finkatu diren ohiturak oinarri dituela. Bitartean, offeko ahots batek jokabide horri buruzko azalpenak ematen ditu.Grabaketa zaindu horren bidez, artistak Ekialdearen eta Mendebaldearen paradigmari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.
Thin Cities
HIRI DILUITUAK
1999. bideo-instalazioa, koloretan, soinurik gabe.
Fiona Tanek argazkia aztertzen du “bestea” sailkatzeko tresna gisa. Thin Cities lanean, taldeei filmatutako irudiak agertzen dira –gehienak aborigenenak-, eta zinea eta argazkigintza bateratzen ditu bertan.Irudi horiei “argazki uneak” deitzen die Tanek, bideo kameraren aurrean denbora luzez egoten direlako pertsonak, naturaltasun handiagoz jardun dezaten eta, horrela, emaitza ez da izaten argazkietakoa bezain hotza.
Bost pantailako bideo-instalazio honetan –artistaren lan gehienetan bezala- garrantzia h du ikuslearen espazio sentsazioak.
Seven
Zazpi
2011. HD bideo-instalazioa, zuri-beltzean, soinurik gabe, 7h
Azken lanean, Fiona Tanek erretratuari eta denborari buruzko hausnarketari heldu dio berriz.Kanal bakarreko instalazio honetan gizakiaren bizitzako aroak irudikatzen ditu Mendebaldean egiten den banaketaren arabera, Shakespearek As You Like It (Zeuk nahi bezala)antzerki lanean egin zuen modu berean.Interpretazio garaikide honetan nederlandar arrunten argazkiak ageri dira, beren ingurunean grabatuta, argia eta konposizioa bereziki zainduta.
Hurrenkera kronologikoan jarrita daude, aurrenekoa bost hilabeteko haurtxo bat da eta, azkena, hirurogeita hamazazpiko emakumea.Pieza poliki-poliki osatuz doa.Egunean zehar, argazkiak agertuz doaz eta, horrela, denboraren iragana adierazten dute, bideo konplexu eta intrigaz beterikoa sortuz.
Brendan’s Isle
San Brendanen uhartea
2010. Audioa, estereoa, 6’52’’
Audioko lan honek Brendanen istorioa kontatzen du. Brendan Irlanda mendebaldeko kostaldean VI. mendean bizi izan zen monje bat izan zen eta bidaia ikaragarria egin zuen.Abentura antzinako nederlanderaz idatzitako poema batean jasota gelditu zen eta hori izan da lan honetarako abiapuntua.Audioak mundu mitologiko batean murgiltzen gaitu; mundu horretan barrena abiatu zen Brendan itsasoz egindako bidai arriskutsuan, lurreko paradisutzat hartzen zen uhartearen bila; ondoren Brendanen uhartea deitu zitzaion uharte hari.
Inoiz ez da jakin zehatz-mehatz non zegoen uhartea, baina lehenengo kartografietan jada ageri zen, eta ospe handiko pertsonek, Kristobal Kolonek, esaterako, haren bila jardun zuten.Lan hau ikusezinaren eta gorentasunaren adierazpena da.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04